XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asto bat hypodromoan Lasartevich-eko herrian belar berde berdeko hypodromo bat zegoen, eta munduko zaldi karrera politenak egiten ziren bertan.

Udararen beroak heldu orduko, zaldiz betetako tren dotore dotore bat ailegatzen zen herriko estaziora.

Egun horretan jai egiten zuten Lasartevich-en: txapliguak botatzen zituzten zeru urdinerantz, eta musika banda kalean gora kalean behera ibiltzen zen gelditu gabe.

Emakume panpoxek beren soineko gorriak jazten zituzten, eta gizon serioak bizarra txukunduta ateratzen ziren plazara.

Herriko gobernari panparroiak ongi etorria ematen zien animalia eder haiei: (...).